izena
kartela





Udalekuetan apuntatzeko


1

Aurre inskripzioa egin

Beste ezer baino lehen udalekuetarako plaza gordetzea komeni da.

Hau telefonoz edo emailez egin dezakezu:
Telefonoa: 665892723
Arratsaldez bakarrik! 16:30taik 20:00etara
(WhatsApp bidez ere jasotzen ditugu eskariak)

Emailez: udalekuak@kimuak-elkartea.com

Aurre erreserba egiteko hauek dira eduki beharrekoa datuak:
  • Udalekuetan datorren gaztearen izen abizenak
  • Gaztearen jaiotze data
  • Apuntatu nahi den udalekua
  • Harremanetarako telefono zenbaki bat
  • Harremanetarko helbide elektroniko bat

2

Ordainketa egin

Aurre erreserba egiten denetik kontatzen hasita
7 egun baino lehen
Egin beharko da ordainketa

7 egunak pasata ordainketa egiten ez bada galdu egingo da aurre erreserba eta berriro egin beharko da
Orainketa euskadiko kutxako zenbaki honetan egin beharko da:
30350129111291067439

Ez ahaztu ordainketa gaztearen izenean egitea!

3

Papelak bete

Udalekuetan etortzeko papelak bete behar dira eta eskatzen den dokumentazioa prestatu.
Papelak deskargatzeko sakatu hemen

4

Papelak bidali

Papelak entregatzeko bi aukera daude
Postaz: Udalekuak'14 - Bidebarrieta 21 5A - 48215 - Iurreta Bizkaia
edo
Iurretako ibarretxe kultur etxean

Udaleku Ibiltaria
Itzaltzu - Zarautz
Uztailaren 1etik 15era
195€

1997 eta 1999 urteen artean jaiotakoentzat

Aurten ere badatoz udalekuak eta badator Udaleku Ibiltaria. Aurten Gartxoten basoak eta Xalbadorren mendi belarretatik igaroz Zarautzen bukatuko ditugu udalekuak. Abenturarako ere izango du tartea surf edota eskalada ikastaroekin, gure aisialdi elkarteko balioak (euskara, ingurugiroarekiko errespetua eta talde lana) sustatzen ditugun artean.

Deskribapena
Udaleku ibiltariak ESuskal Herriko herri eta paisaia desberdinak ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Egunero, edo ia egunero, herri batetik bestera ibiliko gara mendiz mendi.
Etapak ez dira oso luzeak eta gogorrak izango baina kirola egiteko ohitura apur bat ongi etorriko da.
Ez dugu maleta osoa bizkarrean eramango. Gauza astunenak eramateko furgoneta bat izango dugu

Etapak
  • Itzaltzu - Iratiko Basoa
  • Iratiko Basoa - Auritz
  • Auritz - Urepel
  • Urepel - Elizondo
  • Elizondo - Doneztebe
  • Doneztebe - Saldias
  • Saldias - Leitza
  • Leitza - Andoain
  • Andoain - Zarautz
Ekintza azpimarragarriak
  • Akanpada librea: Lehen bi egunetan iratiko basoan lo egiteko aukera izango dugu.
  • Tailerrak: Pelukeria, kamisetak, txapak, zuhaitzak, malabareak, ....
  • Ikastaroak: Surf, Eskalada, Orienting, ...
  • Musika emanaldiak
  • Dantzak


Udaleku Finko-Ibiltaria
BETETA!!!
ITXARON ZERRENDA ERE BAI!!!
Asteasu-Hondarribi
Uztailaren 8tik 17ra
135€

2003 eta 2000 urteen artean jaiotakoentzat

Iazko lehen saiakerak izandako arrakasta ikusita aurten ere udaleku ibiltaria antolatzea erabaki dugu.

Uztailearen 8tik 17ra izango da udalekua eta lehen egunak Larraul-en pasa ondoren hurrengo egunetan Orio, Donostia, Lezo eta Hondarribia bistatzeko aukera izango dugu.

Etxearen edukierak ala behartuta udalekuetan etorri daitezekeen gazteen kopurua 50 gaztetara mugatu behar izan dugu beraz, udalekuetatik kanpo geratzeri nahi ez baduzue, lehen bait lehen apuntatzea komeni da.

Udalekuetan etortzeagatik ordaindu beharreko kuota 135€ izango bada ere etxe berdineti bi datozenean, familia ugaria zareten kasuetan edo bi gurasoak langabezian zaudeten kasuetan %10-eko beherapena izango duzue ordaindu beharreko kuota 121,5€ izango delarik.

Ekintza azpimarragarriak
  • Azken eguneko dantzaldia: Udalekuetan zehar prestatuko ditugu dantzak taldeka eta azken egunean egingo dugu gure emankizuna.
  • Surf ikastaroa, eskalada ...
  • Tailerrak: Kamisetak, txapak, zuhaitzak, malabareak, ....
  • Jokoak: Ankapaloak, baloiak, kartak, palak, esku pelota, ...
  • Lehiaketak: Mihiluze, olinpiadak, …

Deskribapena
  • Zer da Udaleku finko ibiltari bat?
    Udaleku finko ibiltari baten berezitasun handiena da udaleku guztian zehar etxe berdin batean egon beharrean egunero toki desberdinetan egingo dugula lo. Gure kasuan lehen hiru egunak etxe batean igaro ondoren (aurten Larraulen) hurrengo egunetan Orio, Donostia, Lezo eta Hondarribin egongo gara.  La mayor diferencia de un campamento itinerante es que en lugar de pasar todas las colonias en una misma casa cada día estaremos en un pueblo diferente. En nuestro caso tras pasar los primeros tres días en una casa (este año en Larraul) en los demás días estaremos en Orio, Donostia, Lezo y Hondarribi.
  • Non egiten da lo udalekuetan?
    Esan bezala lehen egunak etxe batean pasako ditugu eta hurrengo egunetan toki desberdinetan egingo dugu lo: eskolak, kiroldegiak, pilotalekuak … herri bakoitzean leku egokiena aurkitzen saiatu gara. Durante el campamento itinerante dormiremos en diferentes sitios: escuelas, frontones, polideportivos… hemos intentado atar el mejor lugar posible en cada sitio.
  • Begiraleei buruz zer?
    Esan behar da Kimuak Aisialdi Elkartearen udalekuetan parte hartzen dugun begirale guztiek boluntario moduan egiten dugula lan, guztiok gara euskaldunak. Beharrezkoak diren titulu eta aseguru guztiak ere baditugu. En cuanto a los monitores cabe destacar que todos los monitores que trabajamos en las colonias de la asociación kimuak aisialdi elkartea trabajos de forma voluntaria. También tenemos todos los títulos y seguros necesarios

Udaleku Finkoa
Larraul
Uztailaren 1etik 7ra
105€

2007 eta 2004 urteen artean jaiotakoentzat

Berriro ere badatoz udalekuak eta betiko moduan etxeko txikienetzako ere badaukagu zer eskaini: Udaleku finkoa. Aurten Larraul-go aterpetxean burutuko dugu aste beteko egonaldi hau. Zazpi eguneko udaleku hauek aukera paregabea dira lehen aldiz udalekuetan datozen gaztetxoentzako. Egun hauetan zehar ez dugu aspertzeko aukerarik izango, euskal mito eta lehiendetan barneratuz euskara maitatzen, ingurugiroa errespetatzen eta taldean lan egiten ikasiko dugu gutziok elkarrekin.
Udaleku hauetan ipuin batean barneratuko gara. Euskal basoetan bizi diren galtzagorriekin batera gure mitologiako izaki ezberdinak eta beren bizipenak ezagutuko ditugu. Gure lana, beraiei laguntzea izango da, guztiok batera egonaldi atsegin eta ahaztezin bat pasatzeko aukera izan dezagun.

Ekintza azpimarragarriak
  • Kanpoan lo egitea: Egun batean basoan lo egiteko aukera izango dugu.
  • Tailerrak: Kamisetak, txapak, zuhaitzak, malabareak, ....
  • Jokoak: Ankapaloak, baloiak, kartak, palak, esku pelota, ...







Harremanetarako

Telefonoa: 665892723
Helbide elektronikoa: kimuak@kimuak-elkartea.com
Helbidea: Kimuak Aisialdi Elkartea - Bidebarrieta 21 5A 48215 Iurreta (Bizkaia)





Argazkiak

Atal honetan orainarteko ekintza batzuetako argazkiak jartzeko lanean ari gara
Udalekuen ondoren aurtengo argazkiak jarriko ditugu.